Aurrekontua 24 – 48 ordutan ... Eskatu

Lehioen instalazioa

Aitzindariak gara PVCzko eta ALUMINIOzko leihoak instalatzen.

Kasu bakoitza aztertzen dugu, irtenbiderik egokiena aurkitzeko arazo bakoitzarentzat.
A+++ balorazioa duten profilak erabiltzen ditugu, oreka perfektua ziurtatzeko errendimendu energetikoaren, erosotasunaren eta estetikaren artean.
Estetikaz ari garelarik, lerro zuzenak edo kurboak aukeratu ahal izango dituzu, kolore-gama zabala… zure leiho eta ateentzat (praktikableak, lerragarriak edo irristariak).
KÖMMERLING, GEALAN, CORTIZO eta VEKA profilek aukera egokiak eskaintzen dizkizute zure etxeko leihoentzat.

PVC-ez eginiko lehioak

PVCzko leihoak merkatuko leiho orekatuenak dira beren ISOLAMENDU – PREZIO erlazio bikainagatik, eta isolamendu-estandar zorrotzenak betetzen dituzte.

Hainbat leiho-mota erabiltzen ditugu, 70 mm, 82 mm… lodierakoak, eta eraikuntza bakoitzaren ezaugarrietara egokitzen gara. Erabateko garrantzia ematen diogu leihoaren HERMETIKOTASUNARI, eta horregatik erabiltzen dugu ESTANKOTASUN-JUNTURA BIKOITZA, baita JUNTURA HIRUKOITZA ere kasu batzuetan. Gure leiho guztiek itxiera perimetralak dituztenez, zarataren, haizearen eta euri-kolpearen kontrako babes handia dute.

PVCa ezin hobea da leihoak fabrikatzeko, material ez-eroalea eta iraunkorra delako.

Perfil de PVC para ventanas
Perfil de Aluminio para ventanas

Aluminiozko lehioak

Aluminioa tenperatura-eroalea da. Ondorioz, ‘Zubi Termikoaren Haustura’ (RPT) sistema erabiltzen dugu isolamendu termiko egokia lortzeko.

RPT profilean, leihoaren barne-osagaiak eta kanpo-osagaiak bereizten dituzten elementuak sartzen dira, leihoaren isolamendu-ahalmena hobetzeko. Aluminioz eginiko leiho-profil hau da isolamendurik onena lortzen duena.

Aluminiozko leihoetan, nabarmentzekoa da orri ezkutuko leihoa. Aluminiozko profilen lerdentasunari eta mehetasunari esker, beirazko azalera bikaina lortzen da, % 30 handiagoa aluminio tradizionalarekin edo PVCarekin lortzen dena baino.

Lehioetarako beirak

Beirak berebiziko eragina du leihoaren isolamendu termikoan eta akustikoan.
Profesionalek aholkatzen dute azken belaunaldiko beira instalatzea, zure leihoaren aliatu onena izango delako.Bi edo hiru beira jartzen ditugu, propietateak konbinatuz, emaitzarik onena lortzeko:

• Isolamendu termiko indartua.
• Isolamendu akustikoa.
• Eguzki-kontrol adimenduna.
• Erabateko gardentasuna eta argitasuna.
• Bidea ixten die izpi ultramoreei.
• Segurtasuna.
gráfico de aislamiento en ventanas

Behirazko hormak

Itxitura-sistema berri hau asko erabiltzen ari da eraikuntza berrietan, bi izanik abantailak: ikuseremu zabalagoa eta % 100 argitasuna.    

Estetika gardena du ezaugarri nagusi, ez baitu profilik erabiltzen orrien artean. Beraz, itxitura ez da traba aurrean dugun den-dena ikusteko. Gainera, kristalezko orriak errail baten gainean irristatu, tolestu eta bata bestearen kontra pilatzen dira.  

Segurtasuneko beira tenplatuak erabiltzen ditugu, kolpeekiko erresistenteak.

KONTRALEIHOAK

“Mallorquina” motako aluminiozko arotzeria-sistema, ate eta leihoetarako. Barrurantz edo kanporantz ireki daitezke.

Balio estetiko handikoak dira eta ukitu berezia ematen diete etxeko leihoei. Barrutik eta kanpotik, prestazio handiak lortuta.

  • Hainbat aukera: itxitura lama finkoekin edo mugikorrekin.
  • Kristalekin edo panelekin.
  • Ixte-sistema eskulekuarekin edo enbutitua.

PASSIVE HOUSE-ren eskutik instaladore titulatu ofizialak gara

Gutaz zerbait gehiago jakin nahi duzu?

Zalantzarik edo kontsultarik baduzu, ez izan zalantzarik: mezu bat bidali, telefonoz deitu edo visita gaitzazu. Pozik hartuko zaitugu.

logo Cristaleria Larzabal

 

LARZABAL KRISTALDEGIA, S.L. 2008an Hernanin (Gipuzkoa) sortutako empresa, esperientzi handiarekin 20 urtetik gorako sektorean.

Andre Kale 56-58, 20120 Hernani, Spain
E-mail:  info@cristalerialarzabal.com - Tel:  +34 943 550 741
Oficina: Aste-Oste. 8:30-13:00, 15:00-19:00. Ost. 8:00-14:00
Taller: Aste-Oste. 8:00-13:00, 14:00-17:30. Ost. 8:00-14:00

Legezko abisuak -Pribatutasun politika- Cookien politika