Aurrekontua 24 – 48 ordutan ... Eskatu

Faq

Lehioei buruz

PVC EDO ALUMINIOA

Irizpide objektibo batzuk neurgarriak dira. Aldiz, beste batzuk guztiz subjektiboak dira eta estetikarekin izan dezakete zerikusia. Eraikuntza-sektoreko profesional batzuk PVCaren aldekoak dira; beste batzuek, berriz, aluminioaren abantailak goraipatzen dituzte. Leiho on bat –PVCzkoa edo aluminiozkoa– erosketa ona izango da baldintza batzuk betetzen baditu: beira egokia, muntatze-lan ona eta zerbitzu tekniko eraginkorra.

ISOLAMENDU AKUSTIKOA

Gure etxeetan, leihoak eta itxiturak dira isolamendu akustiko txikiena duten elementuak. Etxe baten isolamendu akustikoa ona izan dadin, leiho egokiak behar ditugu nahitaez. Isolamendu akustikoa hobetzeko, hainbat lodieratako beirak –orri-egiturakoak edo hirukoitzak– jartzen ditugu gure leihoetan. Profil indartua duten leihoak, perimetro-burdineriarekin eta itxiera-puntu ugarirekin. Airea sartzea eragozten duten pertsiana motorizatuak.

ISOLAMENDU TERMIKOA

Leihoak egokiak ez badira, hotza pasatzen dugu neguan eta beroa udan. Metalak material eroaleak direnez (burdina, altzairua, aluminioa…), beroa/hotza transmititzen dute. Aldiz, zura, adreilua, material plastikoak (PVC), arroka-zuntza… material ez-eroaleak dira; hau da, ISOLATZAILEAK.

Zure leihoaren isolamendu termikoa HOBETZEA:

Erresistentzia termiko ona duen materiala =  U balio apala. Argon gasdun ganberak eta emisibitate txikiko beirak konbinatuta. Zenbat eta apalagoa leihoaren profilaren U balioa, orduan eta hobeagoa isolamendua.

EMISIBITATE TXIKIKO BEIRA (ENERGIA AURREZTEKO BEIRA)

Beira funtsezko elementua da leiho bat eraginkorra izan dadin. Emisibitate txikiko beirek erresistentzia termiko oso txikia dute (U balio apala). Horrela, bero gutxiago galtzen da difrakzio bidez. Prestazio handiko leiho bat eta emisibitate txikiko beira konbinatzen ditugunean, diru asko aurrezten dugu berokuntzan. EVEk (Energiaren Euskal Erakundea) exijitutako beira.

KALITATE-FAKTOREAK

Profilen materiala. Hainbat gama daude PVCaren eta ALUMINIOAren barnean. Gama bakoitza bezeroaren beharretara egokitzen da.

  • Estalduren kalitatea. Lakatzeko, foliatzeko eta anodizatzeko prozesuak.
  • Ganbera-kopurua.
  • Profilen lodiera (54, 58, 70, 82 mm…)
  • Gomazko juntura-kopurua (juntura bikoitza, hirukoitza…)
  • Osagaien kalitatea. Gomak, eskulekuak, pertsianak…
  • Korrosioaren kontrako burdineria berezien kalitatea, itxiera-puntuen kopurua, segurtasun-itxiturak (palanka kontrakoak), burdineria perimetrala…
  • Leihoaren fabrikazioa. Ebakitzea, mihiztatzea, ingleteatzea, osagai guztiak doitzea…
  • Muntaketa. Kontuan hartu beharrekoa. Gaizki instalatutako leiho on batek arazoak sor ditzake

PASSIVE HOUSE / ETXE PASIBOA

Helburua: Tenperatura egokia lortzea eta gastu energetikoa administratzea.

Etxe konbentzional batekin alderatuta, energia-aurrezpena % 70 eta % 90 artekoa da.

Passive House” kontzeptua Alemanian sortu zen, 80ko hamarkadan, Bo Adamson (Suediako Lund University) eta Wolfgang Feist (Alemaniako Eraikuntza eta Ingurumen Institutua) irakasleen eskutik. Eraikuntza-mota hau diseinatu eta passivhaus (“etxe pasiboa” alemanez) deitu zioten. Gaur egun, izen hau erabiltzen da ere Alemaniako Passivhaus Institut-ek ezarritako estandarizaio-sistema izendatzeko. Sistema horrek baldintza batzuk ezartzen ditu, munduko eraikuntza pasibo guztiek hala sailkatuak izateko bete behar dituztenak.  

 

Gutaz zerbait gehiago jakin nahi duzu?

Zalantzarik edo kontsultarik baduzu, ez izan zalantzarik: mezu bat bidali, telefonoz deitu edo visita gaitzazu. Pozik hartuko zaitugu.

logo Cristaleria Larzabal

 

LARZABAL KRISTALDEGIA, S.L. empresa fundada en 2008 y ubicada en Hernani (Gipuzkoa) cuenta con una extensa experiencia en el sector de más de 20 años.

Andre Kale 56-58, 20120 Hernani, Spain
E-mail:  info@cristalerialarzabal.com - Tel:  +34 943 550 741
Oficina: Lun.-Jue. 8:30-13:00, 15:00-19:00. Vie. 8:00-14:00
Taller: Lun.-Jue. 8:00-13:00, 14:00-17:30. Vie. 8:00-14:00

Avisos Legales -Política de Privacidad- Política de Cookies